127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Azkoiengo Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an.

Jendaurreko epea iragan denez inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko indargabetutzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Azkoienen, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2208729