127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 566. eta 1484. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko abenduaren 21eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 566. eta 1484. lurzatietan (Ipertegi industrialdea), De Heus Nutricional Animal SAUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2022ko ekainaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Orkoienen, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209222