127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

Jendaurreko epea iragan denez inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko indargabetutzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Aditzera ematen da, eta ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Martzillan, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2208730