127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxeko prezio publikoak 2022rako. Behin betiko onespena

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko 2022rako prezio publikoetan.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 2022rako prezio publikoak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Lesakan, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

1.–PREZIO PUBLIKOAK EGONALDI PRIBATURAKO LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

Honako baldintza hauetako bat bete beharko dute, Lesakako Udalak emaniko ziurtagiri baten bidez frogaturik:

–Azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egon izana.

–Nahiz eta ez bete azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egoteko baldintza, lehenago 15 urtean erroldaturik egon izana:

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.013,50 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.420,80 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 1.789,20 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.258,30 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.335,00 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.647,30 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.192,60 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.391,00 euro hilean.

2.–PREZIO PUBLIKOAK EGUNEKO EGONALDI PRIBATURAKO LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

  • Hileko kuota: 836,80 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 36,40 euro hilean.
  • Orduko kuota: 4,50 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Hileko kuota: 1.060,00 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 46,10 euro hilean.
  • Orduko kuota: 5,80 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L2209097