127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Ezkarozeko Udalak, 2020ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea udalerri honetako balorazio txostena berrikusteko prozedurari.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta iragarki-taulan, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Ezkarozeko Udalaren webgunean (www.ezcaroz.es), egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ezkarozen, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2208736