127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udal honek, 2022ko ekainaren 13n egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Cortesko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ordenantzaren testu osoa ikusgai dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/a8713756-f185-4251-b123-bbd2474dce71/.

Cortesen, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2208744