127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lixura Baztan SLren Estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, Lixura Baztan SL udal-merkataritzako sozietatearen estatutuen aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Iragarkia 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 17an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Baztanen, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ALDATUTAKO ARTIKULUAK

3. artikulua. Sozietatearen helburua udal-ekintzan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, Baztango Udalaren eraikinak garbitzeko kudeaketa-zerbitzuak ematea da sozietatearen helburua. Kodea: CNAE 8121; eta haur-eskolako zerbitzuak, kodea: CNAE 8510.

4. artikulua. Aurreko artikuluan aipatutako jarduerak sozietateak zeharka egin ahal izango ditu, antzeko helburu edo xede bera duen edozein elkarte motatan parte hartuz, nortasun juridikoarekin edo gabe.

Iragarkiaren kodea: L2209086