127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiltegiaren erabilpenaren tasak arautzen dituen Ordenantzaren behin betiko aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2022ko otsailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea hiltegiaren erabilpenaren tasak arautzen dituen Ordenantza fiskalaren aldaketa.

2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, bai eta Udalaren iragarki-oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketaren testua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean sar dadin.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

TARIFEN ERANSKINA

1. Udal-hiltegian azienda hiltzea.

–Zerri-azienda, harakinek, 0,21 euro/kg.

–Helmugara banatzea, 0,15 euro/kg.

Kilogramoko prezioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.

Aldatzen ez diren bitartean, aipatutako tasa guztiak ekitaldi berriaren hasieran igoko dira, aurreko urteko Nafarroako KPIaren aldakuntzaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2208996