127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udal Plan Orokorraren aldaketa batzuei buruzko araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emandako ekainaren 1eko 79E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Araizko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Araizko Udalak sustatua, Araizko honako alderdi hauei dagokienez: Hirigintzako Araudiaren 38., 41., 42., 44., 45., 47., 48. eta 50. (berria) artikuluak; Eraikingintza-ordenantza orokorraren II. kapituluko 5., 6. eta 7. artikuluak; 10. artikulua. Eraikingintza-ordenantza. III. kapitulua. Hiri-lurzoruko finketako itxituretako baldintza berariazkoak; 17. artikulua (berria). Eraikingintza-ordenantza. IV. kapitulua. Eraikingintzaren eraikuntza-baldintzak; 2. artikulua. Hirigintza Prozeduraren Ordenantza. Lizentzia behar duten egintzak. Tramitazio arau orokorrak. Obren sailkapena; Katalogoa zabaltzea.

Hirigintzako araudia argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena uztailaren 16ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Araitzen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Onetsitako araudia (PDF).

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2209044