127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Alloko Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Erabaki hori 2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko indargabetutzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, eta ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2208983