127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2022ko zerga-tasak eta tasak. Onespena

Allingo Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, honako hau erabaki zuen, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehena.–Karga-tasa hauek onestea, 2022an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,1025.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa) eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Bigarrena.–Ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:

–Fotokopiak: 0,10 euro unitateko.

–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: 1 euro.

–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.

–Fax zerbitzua: 1 euro lehenbiziko orria, eta 0,50 euro hurrengoak, Nafarroan. 2 euro lehenbiziko orria eta 1 euro hurrengoak, Foru Komunitatetik kanpo.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 3 euro.

–Lehen erabilerako lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuetarako eta irekitzeko lizentzien espedienteak izapidetzea: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.

–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argiaren fitxa.

–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro unitateko.

–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

–Aulkia erabiltzeko tasa: 0,50 euro unitateko.

–Aulki kaiolaren tasa: 25 euro.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udalaren iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2208935