127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO HIRUGARREN ALDIA: “Santa Águeda” haize-parkea, Tafalla, Artaxoa, Garinoain, Barasoain, Añorbe, Tirapu, Untzue eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan. (Espedientea: 1210-CE).

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, Santa Águeda haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean izan ziren bi aldiz. Prozedura horien iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, bata 2021eko otsailaren 1ekoan (23. NAO) eta bestea urriaren 11koan (237. NAO).

Kontuan izanik sustatzaileak, aurretiazko prozeduren ondorioz, zenbait aldaketa egin dituela, eta bete dadin maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa, espediente hau jendaurrean izanen da, hirugarrenez:

–Eskatzailea: Enerfín Sociedad de Energía SLU.

–Xedea: Aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko prozedura abiarazteko.

–Instalazioen deskribapena: “Santa Águeda” haize-parkea, 37,1 MW-ekoa; haren transformazio-azpiegiturak, eta argindarra Muruarte 66/220 kV-eko transformazio-azpiestazio kolektorera eramateko azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultatu ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/santa-agueda-parke-eolikoa-hirugarren-informazioa-espediente-1210-ce

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2208644