126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bat etorriz ezarririk dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan,

EBAZTEN DUT:

Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako udaletxean, 2022ko uztailaren 3an, eta Udal honetako zinegotzi María Teresa Jurio Vidarteri eskuordetzea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Ebazpen hau sinatzen denetik jarriko da indarrean eskuordetze hori.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2208758