126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Agoizko Udalaren plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an. Bertan akatsa egin dela oharturik, zehazki:

Honela dioen tokian:

“Funtzionarioak:

Idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: % 41,88 (4/2011 Legean jasotako % 35a barne). Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Hutsik”.

Honela behar du:

“Idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: % 41,88 (4/2011 Legean jasotako % 35a barne). Idazkari lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea eskatzen da, C1 maila gutxienez. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Hutsik”.

Agoitzen, 2022ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2208709