126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208700