126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Kintoa Mankomunitateak 2022ko ekainaren 15ean egin ohiko batzarrean hasiera batean onetsi zuen 2022ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2022ko ekainaren 15ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2208932