126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalaren hizkuntza eskolako prezio publikoak 2022ko udarako

Vianako Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin ohiko bilkuran, ondotik argitaratzen den erabakia hartu zuen, orok jakin dezan:

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), honako prezio publiko hauek ezarri dira Udalaren hizkuntza eskolarako, 2022ko udarako:

1. astea (ekainaren 27tik uztailaren 1era): 80,00 euro.

2. astea (uztailaren 4tik uztailaren 8ra): 80,00 euro.

3. astea (uztailaren 11tik uztailaren 14ra): 80,00 euro.

4. astea (uztailaren 26tik uztailaren 29ra): 65,00 euro.

5. astea (abuztuaren 1etik abuztuaren 5era): 80,00 euro.

6. astea (abuztuaren 8tik abuztuaren 11ra): 80,00 euro.

7. astea (abuztuaren 16tik abuztuaren 19ra): 65,00 euro.

8. astea (abuztuaren 22tik abuztuaren 26ra): 80,00 euro.

Talde bakoitzeko, gutxienez 8 parte-hartzaile, eta gehienez ere 10 parte-hartzaile.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2022ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2208979