126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten kargu-uztea eta beste baten izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezko da aditzera ematea Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok honako hau xedatu duela, 2022ko ekainaren 10ean eman ebazpen baten bidez:

1. José Miguel Bernal Hierro Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzea.

2. José Miguel Bernal Hierrori ohartaraztea, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari utzi dionez, Eguesibarko Udaleko bigarren alkateorde izateari uzten diola.

3. Luisa Mateo Zozaya zinegotzia izendatzea Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea; Udal Idazkaritzari helaraztea betearazteko beharrezko izapideak egin ditzan, eta horren berri ematea osoko bilkurari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deusetan ukatu gabe indarrean jartzea sinatu eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2208740