126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ustaizeko Kontzejuak, 2022ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Ustaizeko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Ustaizen, 2022ko ekainaren 13an.–Kontzejuko burua, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2208872