126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kontratuaren finantzaketa, Next Generation EU funtsaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan: “Espazioa birmoldatzea eta sareak berritzea Muro kalearen eta Pamplona pasealekuaren artean. II. fasea”

Tuterako Udalak aditzera ematen du honako kontratu hau finantzatuko dela Next Generation EU funtsaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan: “Espazioa birmoldatzea eta sareak berritzea Muro kalearen eta Pamplona pasealekuaren artean. II. fasea” (espediente zenbakia: 11/2021/PNACO). Ministro Kontseiluak behin betiko onetsi zuen 2021eko uztailaren 13an, Isurketa gutxiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldatze digital eta jasangarrirako udalerriei zuzendutako laguntza programaren barnean, hain zuzen, 2021eko deialdiko 1. osagaiko 1. inbertsioaren barnean (C1.I1). Programa hori Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak kudeatzen du.

Kontratuaren iragarkiaren zuzenketa argitaratu da Nafarroako Kontratazio Atarian, Tuterako Udalaren egoitzako iragarki-taulan (sede.tudela.es), eta udal webgunean. Azken bi horietan, gainera, informazio gehigarria ematen da araubide juridikoari eta kofinantzaketari buruz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Tuteran, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2209037