126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, hautapen prozesua gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 180/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 676/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ondoren, izendapenaren ondotik sortu ziren lanpostu hutsak betetzeko, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen (2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa), eta proposatutako izangaien artean, txanda irekian, Oksana Belbas andrea zegoen. Izendatua izan aurretik, izangai horrek uko egin dio lortutako lanpostuari.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzen da lanpostu hutsa.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Osatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 210 lanpostu betetzeko izendapen proposamena, honako hau gehituz:

–Txanda irekia:

ZABALZA PEÑA, LORENA

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2208425