126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2022ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horren ondorioz, behin betiko onesten da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.738.800,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.210.650,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 35.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 141.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 657.700,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 682.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 7.465.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 3.056.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 70.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.076.850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.225.060,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 553.790,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 82.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 400.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.465.800,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2208739