126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

2022ko ekainaren 15ean Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, udal agentearen txandakako lan-erregimena aldatu delako.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2209038