125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

81E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, 25. poligonoko 13., 14., 16., 17. eta 377. lurzatiei dagokiena, Deierriko Udalak sustaturik.

Deierriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da 25. poligonoko 14., 16. eta 17. lurzatiak eta 377. lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru izatera igarotzeko, eta bi sistema orokor berri proposatzea ekipamendu soziokulturalerako; horrez gain, 25. poligonoko 13. lurzatiaren zati bat hiri-lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarria izatera igaroko da, eta bizitegi-erabilerako exekuzio-unitate berri bat mugatuko da, non gehienez ere lau etxebizitza eraikitzea aurreikusi baita.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 914E/2021 Ebazpenaren bidez, Deierriko Udal Planaren aldaketa egituratzailearen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin da, 25. poligonoko 13., 14., 16. eta 377. lurzatiei dagokienez (Aritzala), Deierriko Udalak sustaturik, kontuan hartuta ez duela ingurumen ondorio nabarmenik eta ez duela aldatzen Deierriko lurralde-antolamendua.

Ebazpen hori 2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, 25. poligonoko 13., 14., 16., 17. eta 377. lurzatiei dagokienez, Deierriko Udalak sustaturik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Etxebizitza Zerbitzuari, Klima Aldaketaren Atalari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Deierriko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 7an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2208512