125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-O-1876

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Elortz ibaiaren ondoko pasealekua.

Ur-ibilgua: Elortz ibaia.

Udalerria: Noain (Elortzibar), Galar, Zizur (Nafarroa).

Eskatu den jarduketa honako honetan datza: Iruñerriko Ibai Parkeko 5.1.1 tartea egokitzea, Elortz ibaiari dagokiona (Galar-Zizur tartea), Getzetik (Noaingo kontzejuarekiko mugan) Zizur Txikiko Donejakue bideraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2207287