125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 724. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Behin betiko onestea Noaingo 2. poligonoko 724. katastro-lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Sociedad Cooperativa Farmacéutica Navarra (NAFARCO) enpresak sustatua.

2.–Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopia batekin batera.

3.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2022ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208988