125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Lur Ez Urbanizagarriko Arauaren 37. artikuluaren aldaketa xehatua. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2022ko ekainaren 3an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Igantziko Lur Ez Urbanizagarriko Arauaren 37. artikuluaren aldaketa xehatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedaturikoari jarraituz, iragarki hau Igantziko udaletxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan argitaratutako egunkarietan argitaratzen da, espedientea jendaurrean jarriz hilabete batez, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Igantzin, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2208596