125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

852E/2022 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko ospitaleetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Susana Cruces Azpa andreak, Batzordeko idazkaria denak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 19ko 394E/2021 Ebazpenaren bidez izendatuak, maiatzaren 19an jakinarazi du idazkaritza ekainaren 1etik aurrera uzteko asmoa duela.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Susana Cruces Azpa andrea Iruñeko ospitaleetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari kargutik kentzea.

2. Fernando Agreda Lizaldez jauna Iruñeko ospitaleetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.

Horrenbestez, honako hauek osatzen dute Iruñeko ospitaleetako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua:

–Marta Ancín Pagoto andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.

Kideak:

–Estela Aguirre Compes andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Virginia Ayarra Ullate andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Felipe Garro Ozcoidi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Nuria Chivite Fernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1036/2013 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Miguel Ángel González Perote jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Natalia Ancizu Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Fernando Agreda Lizaldez jauna.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2208350