125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2022ko ekainaren 6an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:

“1. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, aldatzeko Enerizko 1. poligonoko 4. katastro-lurzatiaren hirigintzako baldintzak, jatorrizko lurzatitik bereizi ahal izateko eta bi lurzati independentetan zatitzeko, indarrean den araudiak esleitutako eraikigarritasuna handitu gabe. Pedro Javier Zabalza Garayoak aurkeztu du.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.

3. Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko”.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Eneritzen, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208912