125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hirigintzako araudia, 2. poligonoko 976-1 lurzatiko aldaketari buruzkoa

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 65E/2022 Foru Aginduaren bidez (112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa), behin betiko onetsi da Arroizko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat 2. poligonoko 976-1 lurzatian, Iker Ochoa Larak eta Ana Sanz Ochoak sustatua.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208913