125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, eta eratzeko zerrenda bat, familia-langilearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioaren bidez. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, kalifikazio epaimahaiak Sonia María Salgado Ramos izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, destinoa duena etxeko laguntza zerbitzuan.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10.3. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Etxalarren, 2022ko ekainaren 21ean.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2209076