125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 17 lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 13an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

“Iruñeko Udalaren zerbitzurako Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 17 lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko ekainaren 12ko Erabakiak onetsi eta 2019ko 118. Nafaroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin –eta horren azalpenarekin, 2020ko 25. Nafarroako Aldizkiari Ofizialean, otsailaren 6koan, argitaratu baitzen– bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin, ERABAKITZEN DA Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea honako pertsona hau, Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen osagarridun lanpostuan:

Isabel Hernando López, 201.000-21 zenbakidun plaza.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena noiz jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko ekainaren 13an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2208864