125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 352/2022 Ebazpenarekin bat etorriz, onetsi ziren gainditutako izangaien zerrenda eta horien kalifikazioak, honako deialdi honetan: deialdia, A mailako kontu-hartzaile izateko oposizio bidez 10 lanpostu barne igoera murriztuaren bidez betetzeko, Nafarroako zenbait toki-erakundetarako. Lesakako alkateak, 2022ko ekainaren 17an emandako 278/2022 ebazpenaren bidez, Iñigo Urdangarin Zurutuza jauna izendatu du foru erkidegoko udal kontu-hartzaile gaitua, A mailan jarduteko.

Lesakan, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2208981