125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 81/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Nafarroako zenbait toki-erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) betetzeko barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Barne igoerako prozedura murriztu horretan parte hartu zuen Sonia Escribano Iturraldek, Zizur Zendeako Udaleko kontu-hartzaileak.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 352/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen hautaprobak gainditu dituzten izangaien eta kalifikazioen zerrenda, deialdi honetan: deialdia, Nafarroako zenbait toki-erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) betetzeko, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez.

Ikusi da aipatu deialdiko kalifikazio epaimahairen proposamena oposizioaldia gainditu duten izangaiak izendatzeko; horren 7.2 oinarriarekin bat etorriz, Sonia Escribano Iturralde izangaia, besteak beste.

Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da Sonia Escribano Iturralde izendatzea Zizur Zendeako Udaleko A mailako kontu-hartzaile.

Deialdiaren 8. oinarriarekin bat etorriz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Sonia Escribano Iturralde izendatzea Zizur Zendeako Udaleko kontu-hartzaile (A maila). Izan ere, izangai horrek deialdi hau gainditu du: Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia.

2. Izendapen hori argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraztea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari.

3. Izendapenak argitaratu eta biharamunetik sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, egun hori joko da A mailako kontu-hartzaile lanpostuaz jabetzen den eguntzat, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

Gazolatzen, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2208895