125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, oposizio murriztuaren bidez betetzeko A mailako kontu-hartzailearen lanpostua. Izendapena

158/2022 Alkatetzaren Ebazpena eman zen 2022ko ekainaren 15ean, eta honela dio hitzez hitz:

“Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorraren 3. apartatuaren arabera, B taldeko funtzionario gaituek A mailako titulazioa badute, A taldera igo ahalko dira toki-erakunde bakoitzaren esparrura mugaturiko hautaprobak gaindituz, horretarako jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15.6 artikuluak xedatzen duenari.

Mailaz igotzeko deialdi horiek egiteko eskumena B taldeko kontu-hartzailearen lanpostua (funtzionario batek betea) daukaten toki-erakundeena da. Hala bada, Berako Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zion kontu-hartzailetzako lanpostuak A mailara igotzeko deialdia eta hautaprobak egiteko ardura, eta horretarako berariaz hitzartu zuen kudeaketa-esleipena.

Gainera, Udalak plantilla organikoa aldatu zuen A mailako kontu-hartzailearen lanpostua sortzeko (behin betiko onarpena 180. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko abuztuaren 3an), honako hau adierazita: barne igoerako prozedura murriztuaren bidez beteko zela, bat etorriz 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoarekin eta aplikatuz 4/2019 Foru Legea.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 81/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, kontu-hartzailearen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko Nafarroako zenbait toki-erakundetan (horien artean, Bera).

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 352/2022 Ebazpenak onartu zituen gainditu duten izangaien zerrenda eta haien kalifikazioak. Udaleko kontu-hartzailea, María Dolores Oyarzabal Zubieta, gaindituen zerrenda horretan agertzen da.

Azaldutakoan oinarrituta, eta deialdiaren 8. oinarrian eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. María Dolores Oyarzabal Zubieta izendatzea A mailako kontu-hartzaile, oposizioa gainditu duelako.

2. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Izendapenak argitaratu eta biharamunean sortuko ditu ondorioak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetu zela A mailako kontu-hartzailearen lanpostuaz, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari.”.

Argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Beran, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2208910