125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143/2020 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 97/2022 Ebazpenaren 1. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza eta horietan onartua izateko eta hasteko prozeduraren egutegia onetsi ziren 2022-2023 ikasturterako.

Ebazpen horren 1. eranskinean akats bat atzeman da, hain zuzen, Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena eta Web aplikazioen Garapena goi mailako zikloen eskaintzari dagokienez.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 97/2022 Ebazpenaren 1. eranskineko 1. jarraibidean, 3.e) atalean, atzemandako akatsa, modu honetan:

Honako hau dioen esaldia kendu behar da:

“Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira.”

2. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 97/2022 Ebazpenaren 1. eranskineko 1. jarraibidean, 3.f) atalean, atzemandako akatsa, modu honetan:

Honako hau dioen esaldia kendu behar da:

“Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira.”

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

Iruñean, 2022ko ekainaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2208939