125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

133/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Azkoienen goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko abuztuaren 11n, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11235 (Erref.: 2021-127 Obra 100910979).

–Instalazioaren kokalekua: Azkoiengo udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: 66 kV-eko aireko linea berritzea, zirkuitu bakunekoa, “Tutera 1” izenekoa, “Tafalla” TAn, “Azkoien” TBAtik 109. euskarriraino.

  • 1. tartea: “Azkoien” TBAtik 134. euskarrira: 4.067 metro, 147-AL1/34-ST1A eroalearekin.
  • 2. tartea: 134. euskarritik 109. euskarrira: 3.231 metro, 242-AL1/39-ST1A eroalearekin.
  • 3. tartea: “Azkoien” TBAtik 109. euskarrira: 7.128 metro, OPGW 16-80 eroalearekin.

–Aurrekontua: 888.290,54 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, baita Diario de Navarra egunkariko 2021eko urriaren 19ko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Epe hori igarota, alegazio hau jaso da:

2021eko azaroaren 3an, Guillermo José Asín Sánchezek eskatu zuen 126. euskarria, bere jabetzako lursail batean jartzea aurreikusita dagoena, 10 metro iparralderantz lekualdatzea eta 121. lurzatiaren iparraldean dagoen lurzatian jartzea; lurzatiak biltzearen ondoriozkoa da lurzati hori eta ez da landu behar.

Alegazioa I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri helarazi zitzaion eta 2022ko otsailaren 17an enpresa banatzaileak hau adierazi zuen: “Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 2022ko otsailaren 3ko 85/2022 Ebazpenaren bidez baimena eman da aipatutako 126. euskarria jartzeko aipatutako 1018. lurzatian, lurzatiak biltzeko 1. poligonoan. “Bideak eta hustubideak” jabeari dagokio lurzati hori. Hortaz, Guillermo José Asín Sánchezen 21. lurzatia, lurzatiak biltzeko 1. poligonokoa, aipatutako proiektuaren espedientetik deslotuta gelditu da”.

Halaber, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoarekin bat, proiektuaren kopia igorri zitzaion Azkoiengo Udalari, eta 30 egun balioduneko epea eman zitzaion ados zegoela edo haren kontra zegoela adieraz zezan, eta, hala bazegokion, bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzan. Era berean, errege dekretu horren 144. artikuluan ezarritakoa betez, proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatzaren berri eman zitzaion Azkoiengo Udalari, 30 egun balioduneko epean jendaurrean jar zezan, ediktu taulan.

Errege dekretu horren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoaren arabera, epe hori igarota Azkoiengo Udalak erantzunik eman ez duenez, ulertu behar da ados dagoela proiektuari baimena ematearekin, baita gauzatze proiektuan proposatutako zehaztapen teknikoekin ere.

Separata bat igorri zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz, eta ez du erantzunik eman.

Espedientean Nedgia Navarra SAk 2021eko urriaren 7an emandako txostena dago (E-NAV-20210040), eta bertan adierazi zuen ados zegoela aurkeztutako proiektuarekin.

2021eko urriaren 14ko txosten batean (Erref.: 2021/858834 eta 2021/858855 espedienteak), Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak hau adierazi zuen: “Eskatu diren obrak baimentzen ahal dira aipatutako errepideen gaineko ukipenei dagokienez; hori dela eta, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresak egin duen eskaerari obra publikoa baimentzeko proposatzen duen txosten bat idatzi da (AOP 2021/518). Txosten horretan gauzatzean bete beharreko baldintzak ezartzen dira; horren ondotik, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren baimentzeko ebazpena idaztea, sinatzea eta tramitatzea falta da”.

Separata bat igorri zitzaion Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari txosten bat egin zezala eskatuz, eta ez du erantzunik eman.

Espedientean 2022ko apirilaren 5eko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren idazki bat dago, eta horretan honako hau adierazten da: “Baimendutako jarduerak eta erabilerak udal eskumenen arlokoak dira, eta ez dute lurzoru urbanizaezinerako jarduera baimena (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. artikulua). Hori deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuek (Konfederazio Hidrografikoa, Ingurumen Departamentua, Herri-lanen Zuzendaritza Nagusia...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena eman behar izatea eta izapide horietan organo eskudunak baloratu behar izatea arloko araudia eta lurralde antolamendurako tresnak betetzen ote diren”.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Guillermo José Asín Sánchezen alegazioa baiestea, aurretik adierazitakoaren arabera.

5. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

6. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

8. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Negdia SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

12. Ebazpen hau jakinaraztea Azkoiengo Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2207573