125. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kreditua handitzea onesten baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak gauzatzeko 2022ko dirulaguntzen deialdian (deialdi hori Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 7ko 3E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen).

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 7ko 3E/2022 Foru Aginduaren bidez, 2022ko dirulaguntzen deialdia onetsi zen irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak.

2. apartatuan 447.700 euroko gastua onartu zen; horietatik, 277.700 euro “PFEZaren % 0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura ziren, eta 170.000 euro “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (biak 2022ko gastuen aurrekontukoak).

Apartatu horrek berak laugarren paragrafoan ezartzen duenez, aurrez aurreikusitako zenbatekoaz gain, dirulaguntzen finantzaketa handitzen ahalko da, gehienez 207.834,72 euro, partida honen kargura: “PFEZaren % 0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida, 2022ko gastu aurrekontukoa, kreditua gehitu baita kreditu-gerakinak izateagatik deialdi honetan: “dirulaguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko 2021. urtean”. Hori dena, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 49.1 artikuluaren a) letra; Foru Komunitateko zergadunek interes sozialeko beste xede batzuetarako bideratzen dituzten tributuen ehuneko 0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 2. artikulua, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatua.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 32E/2022 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 10.353,07 euroko kreditua gehitzeko partida honetan: “PFEZaren % 0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida.

Obligazio guztiak bete eta gero, 10.353,07 euroko kreditu erabilgarria gelditzen da, zeina erabiliko baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen dialdiaren zenbateko baimendua handiagotzeko, erakunde horiek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2022. urtean. Hori guztia bat etorriz Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoarekin.

Gehieneko kopuruak honela banatuko dira: 288.053,07 euro “PFEZaren % 0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura, eta 170.000 euro, “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (biak 2022ko gastuen aurrekontukoak).

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak egindako proposamen txostena eta kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia ikusirik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 10.353,07 euro handitzea deialdi honetarako baimendutako kreditua: 2022ko dirulaguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak. Kreditu hori 2022ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura izanen da: “PFEZaren % 0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida.

2. Agindu honek ez du inola ere ekarriko eskaerak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2022ko maiatzaren 20an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2207501