123. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-A-81

Eskaera, honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioarena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Teresa Jesus Alaman Galar.

Ibilgua: Saso erreka-zuloa.

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, H30, X: 627.303, Y: 4.713.630.

Hargunearen udalerria: Eslaba (Nafarroa).

Erabilera: ureztatzea.

Bolumena urtean: 16’6 m³.

Ura apiriletik urrira hartuko da, 32 mm-ko diametroko mahuka edo hodi bat sartuz. Mahuka edo hodi horrek ura sakanetik bideratuko du, 0’03 ha-ko baratzean dauden hiru biltegitaraino (bakoitza m³ batekoa). Baratze hori Eslabako udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 814. lurzatian dago (E barrutia).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2207283