123. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1402/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, larrialdietako mediku alboko lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 56E/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan larrialdietako mediku alboko zazpi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan.

Martxoaren 23ko 636E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Apirilaren 29ko 905E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta iragarritako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, larrialdietako mediku alboko lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

BERAMENDI GARCIANDÍA, FERMINA

PÉREZ GUTIÉRREZ, MARÍA ÁNGELES

ALCALDE GARCÍA, SONIA

SÁNCHEZ MARTÍNEZ, ANA CARMEN

MARTORELL ALMAU, OLGA CONCEPCIÓN

CASTRO NEIRA, MIGUEL

YANGUAS AMÁTRIAIN, LETICIA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Reina Sofia eta Garcia Orcoyen ospitaleetako langileriaren zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Irekia

BERAMENDI GARCIANDÍA, FERMINA

71194

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

PÉREZ GUTIÉRREZ, MARÍA ÁNGELES

67513

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ALCALDE GARCÍA, SONIA

67787

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

SÁNCHEZ MARTÍNEZ, ANA CARMEN

67786

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

MARTORELL ALMAU, OLGA CONCEPCIÓN

70749

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

CASTRO NEIRA, MIGUEL

70750

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

YANGUAS AMÁTRIAIN, LETICIA

70748

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2208290