122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mikrodestilategia, graduazio handiko edari alkoholdunak artisau erara egiteko

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espediente zenbakia: 26/2022/AACC.

Sustatzailea: Navarre Spirits SLU.

Jarduera: graduazio handiko edari alkoholdunak artisau erara egiteko mikrodestilategiaren jarduera ezartzea.

Kokapena: La Serna industrialdea, C kalea, CEIN empresa mintegia, F nabea (6.35 lurzatian) (38. poligonoa, 28. lurzatia, 1. azpieremua, 17, 18 eta 19 unitateak).

Tuteran, 2022ko ekainaren 3an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208320