122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ardi-azienden ustiategia handitzea Egillorren

Miguel Angel Oyarzun Baraibarrek jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du Egillorreko 7. poligonoko 36. lurzatian ardi-aziendaren ustiategia handitzeko.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eritzegoitin, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2208641