121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 230/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2021-2022 ikasturtean indarrean zeudenak, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan sartu ez ziren espezialitateetakoak.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Aitziber Fernández Elías andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 230/2021 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman baitziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2021-2022 ikasturtean indarrean zeudenak, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan sartu ez ziren espezialitateetakoak. Errekurtsoak espezialitate hauei eragiten die:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

  • Enpresen Administrazioa (euskaraz).
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (euskaraz).

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2208665