121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko ekainaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Los Arcosen, 2022ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2208458