121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak 2022ko maiatzaren 5ean erabakita, hasiera batez onetsi zen Mankomunitatearen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, administrari-ofizialaren lanposturako euskararen ezagutza-profilari dagokionez. Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, eta jendaurreko epean ez da espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena.

PLANTILLA ORGANIKOA

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23. Administrazio-egoera: Hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea, C-1 maila. Lanaldi partziala (%90).

Erripan (Odieta), 2022ko ekainaren 8an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2208657