121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 25ean, 2022ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez duelarik, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin.

Horrenbestez, eta aipatutako foru legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako 2022rako aurrekontu orokorra:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 595.652 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 101.800 euro.

Gastuak, guztira: 697.452 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 32.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 665.452 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 665.452 euro.

Cintruenigon, 2022ko ekainaren 8an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2208653