121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 497/2022 ebazpena, ekainaren 13koa.

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2022ko ekainaren 13an, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea, udalerritik kanpo izateagatik.

Udalerritik kanpo izanen naizenez 2022ko ekainaren 18tik 21era, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, zeinak bere gain hartzen baititu 2022ko ekainaren 18tik 21era bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2208718