121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantzan. 2022ko uztaila

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2022ko ekainaren 6an:

«Ikusirik Herritarren Segurtasuneko Alorraren txostenak, eta kontuan hartuta aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. 2022ko uztailaren 5etik 14ra, biak barne, 2. sektoreko tarte batean, zehazki Nafarroa Behereko, Oliveto Kondearen, Armada eta Pío XII.a etorbideen eta 1. sektoreko mugaren artean, 1. eta 2. sektoreko bizilagun-txartela dutenek soilik aparkatzen ahalko dute. 1. eta 2. sektoreetako bizilagunek soilik aparkatzeko eremua izanen da, baita ere, Larraina elkartearen ondokoa. Halaber, Eskortetako aparkalekua soilik 1. eta 8. sektoretako bizilagun-txartela dutenek erabiltzen ahalko dute.

2. 2022ko uztailaren 5etik 14ra, biak barne, aurreko paragrafoan sartu ez den 2. sektoreko partea eta 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. sektoreak eremu laranja gisa erabiliko dira eguneko hogeita lau orduetan.

3. Aparkatze mugatua indarrean egonen da 2022ko uztailaren 15etik 31ra, biak barne, urteko gainerako egunetan bezala”.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2208621