121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Narbarteko Kontzejuak 2022ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren eta haren betearazpen oinarrien espedientea. Hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2022ko apirialaren 25ean, eta ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, honako laburpen hau ematen da argitara, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.090,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 149.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 3.810,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 168.400,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.550,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 145.050,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.600,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta bestelako ezustekoak: 3.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 168.400,00 euro.

Narbaten, 2022ko ekainaren 13an.–Alkaltea, Egoitz Gamio Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2208727