121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2022ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia, barnean zuela San Raimundo Abad zahar-egoitzarena.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez duelarik, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin.

Horrenbestez, eta aipatutako foru legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako 2022rako aurrekontu orokorra.

Fiteron, 2022ko ekainaren 8an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

FITEROKO UDALA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 744.400 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 954.500 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 256.250 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 155.595 euro

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 50.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 43.817 euro.

Gastuak, guztira: 2.207.062 euro

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 652.500 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 45.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 454.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 882.432 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 44.115 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 315 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 128.700 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.207.062 euro.

SAN RAIMUNDO ZAHAR-EGOITZA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 538.600 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 182.129 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 721 euro.

Gastuak, guztira: 721.450 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 621.450 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 721.450 euro.

Iragarkiaren kodea: L2208556